jantzak

Tenerifeko El Moral talde folklorikoa Arratian egongo da asteon

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 7a

Eguaztenean taldearen parrandak kontzertua eskainiko dau Areatzan, barikuan poteo musikatua eta elektrotxarangea egongo dira Igorren eta zapatuan, jantzaldia egingo dabe San Kristobalen Arantzartegaz batera.

Arantzarte jantza taldeak Tenerifeko Agrupacion Folclorica El Moral konbidau dau Arratiara, Tenerife eta Arratiako jantzak eta folklorea buztartuteko asmoagaz. Egunotan, Arantzartekoek Euskal Herriko txoko desbardinak erakutsiko deutsiez Terenifekoei eta gainera, emonaldi bi eta jaitxo bat egingo ditue bertan, Arratian.

Lehenengo emonaldia garagarrilaren 8an, eguazten, izango da Areatzan. Kanarietako folklore taldeek "parrandak" daukiez, irletako musika tradizionala joten daben musikarien taldea. Eta El Moraleko La Parrandak kontzertua eskainiko dau 20:00etan, frontoiko partean. Timple, gitarra, laud, bandurria, chacara eta marakakaz ezetuarazoko dabe euren musikea.

Tenerifekoek euskal giroa ezetuteko jaitxoa be antolatu dau Arantzartek bariku, hilak 10, iluntze-gauerako Igorren. Olabarrin hasita, 19:00etan Kittu taldearen musikeagaz girotutako jantza poteoa egingo da herritik zehar. Poteoa amaituta, taloak zerbitzauko dira eta jarraian urtengo da poteoaren bigarren txandea, GOTX elektrotxarangeak girotuta.

Zapatuan barriz, hilak 11, Tenerifekoak eta Arantzartekoak San Kristobaleko jaietan egongo dira jantzaldi bateratua egiten. 21:00etan hasiko da euskal eta kanariar jantzak buztartuko dauzan jantzaldia. Emonaldi honeek amaituta, Arantzartekoak izango dira Teneriferaino bidaiatuko dabenak, garagarrilaren 22an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!