gorbeia

15 urte bete ditu Gorbeia Helmuga Turistikoak

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 6a

Zuiako golf zelaian ospatu zan ekitaldia hilaren 1ean, Araba eta Bizkaiko aldeetako enpresa ehunak eta sare instituzionalak bultzatutako ekoturismo eredua balioan ipinita.

Garagarrilaren 1ean, Zuia Golf Klubean Gorbeia Helmuga Turistikoa markearen hamabosgarren urteurrena ospatu zan, Araba zein Bizkaiko instituzinoetako eta sektore pribaduko ordezkarien parte hartzeagaz. Helburua Gorbeiaren ekoturismoa eredua balioan ipintea izan zan, eta honen indarra, "egunez egun lurra lantzean daben eta Gorbeiaren nortasuna eta biodibersidadea zaintzean" daben personak dirala aldarrikatuteko.

Izan be, Gorbeia Helmuga Turistikoaren indarra egitura hau osotuten daben sare zabalean dago: 21 udalerri, enpresa txikiak, lekuko ekoizleak, ostatuak, jatetxeak, artisauak, Gorbeialdeko Kuadrilla, Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiak... Komunidade guzti honek Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo 2026 Saria jaso eban bagilean, Helmuga Arduratsu eta Jasangarria kategorian.

Ordezkari partidea

Holan, ordezkari ugari batu ziran ekitaldian. Bertan egon ziranAgustin Otsoa Gorbeialdeko Kuadrillako presidentea, Olatza Urkiza Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteko presidentea, Anda Gonzalez Mugiako La Casa del Patron Hoteleko zuzendaria, Aitzol Atutxa Dimako Garena jatetxeko jaubea, Zuia Glof Klubeko Josu Sanchez eta Iñaki Suquia, Clara Navas Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaria, Arabako aldundiko Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko saileko presidentea dan Juan Felipe Garcia eta Cristina Gonzalez Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazinoko foru diputadua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!