futbola

Andrazkoen Arratia Bk Euskal Ligan jokatuko dau atzenean

Erredakzinoa 2026ko uztailaren 6a

Hasikera baten ateetan geratu bazan be, 3. RFEF mailako laugarren taldean parte-hartzaileen kopurua handitu izanak plaza bi sortu ditu Euskal Ligan eta honeetako bat beteko dabe arratiarrek.

Andrazkoen Arratia B taldeak atzenean Euskal Ligan jokatuko dau datorren denporaldian. Hiru talderen artean jokatutako igoera promozinoan bigarren gelditu bazan be, 3. RFEF mailan parte-hartzaileen kopurua handitu izanak eragindako aldaketen ondorioz lortu dau mailaz igotea.

Hasikera baten, Intxaurdiren kontrako promozinoko bigarren partidua 0-2 galduta, Arratia B Euskal Ligara igoteko ateetan geratu zan. Halanda be, 3. RFEF mailako laugarren taldean parte-hartzaileen kopurua handitu izanak plaza bi sortu ditu Euskal Ligan. Horren ondorioz, eta Euskal Ligara igoteko fasea bigarren postuan amaitu ebalako, Euskal Futbol Federazinoak Arratia B taldeari hutsune horreetako bat beteteko eskubidea emon deutso.

 Holan, Arratiako andrazkoen futbolak urte historikoa biribildu dau. Izan be, Arratia Ak 2. RFEF mailara igotea lortu dau eta Arratia Bk Euskal Ligara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!