BEGITU

Badago martxan BEGITUren Udako Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 1a

Bidali zure oporretako argazkiak begitu@begitu.eus helbidera eta irabazi astegoien bateko egonaldia Euskal Herriko landetxe baten.

Beste uda batez, BEGITUk ipini dau martxan Udako Argazki Lehiaketea, gure irakurleek besteakaz oporretako euren esperientziak ezetuteko helburuagaz. Gogoratu ez dirala zertan leku exotikoenetan ateratako argazkiak izan behar, gure inguruetan be asko disfrutau daikeguz-ta oporraldiak! Alkarbanatu argazkiak eta irabazi astegoien bateko egonaldia landetxe baten!

  • Gaia: Argazkiak 2025eko oporretan egindakoak izango dira.
  • Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
  • Nora bialdu: Argazkiak begitu@begitu.eus helbidera bialdu behar dira.
  • Aurkezteko epea: 2025eko garagarrilaren 1etik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztua eta urri lehenengoko aldizkariaren zenbakietan argitaratuko dira batzuk.
  • Epaimahaia: BEGITUko erredakzino taldeak osotuko dau. Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean emongo da jakitera.
  • Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.
  • Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenek honeek oinarriok onartuten dabezala esan gura dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!