KARTEL LEHIAKETEA

Areatza eta Zeanuriko jaietako kartel lehiaketak

Ager Barragan 2026ko ekainaren 30a

Areatza eta Zeanuriko udalek be herritarren partizipazinoa bultzatu gura dabe herriko jaietan eta honeek hasi baino arinago kartel lehiaketak antolatu dabez aurtengo jaiei irudia ipinteko.

Areatzako Jaietako Kartel Lehiaketea garagarrilaren 13ko 14:00etara arte dago zabalik eta lanak udaletxean aurkeztu behar dira, sinatu barik eta gutunazal zarratu baten datuak emonda (izena eta abizen bi, helbidea eta telefono zenbakia). Edozein teknika erabili daiteke eta A3 tamainuan aurkeztu behar da, baina lanak berak 59,6 x 42 zentimetrokoak, bertikalean, izan behar dira. “Areatzako jaiak 2026. Abuztuaren 23tik 30era” esaldia agertu behar da eta epaimahaiak ebatzitako irabazleak 150 euro jasoko ditu.

Zeanuriztarrek barriz, umeen zein helduen lehiaketak izango dabez eta lanak udaletxean edo harrera@zeanuri.eus helbidean aurkeztu daitekez garagarrilaren 3ko 14:00etara arte. Irabazleak bozkaketaz aukeratuko dira, hilaren 10ean 11ean egongo dira ikusgai pleno aretoan. Lanetan “Zeanuriko Andra Mari jaiak 2026, abuztuaren 14tik 16ra” testua agertu behar da. Irabazle bi egongo dira, 18 urtez azpìko kategorian kultur bonu bat emongo da eta helduenean, euskal produktuen otzarea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!