Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado izan zan buru 2026ko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sarien banaketan Donostiako San Telmo Museoan, Turismoko zuzendari Clara Navasegaz, Merkataritzako zuzendari Izaskun Gómezegaz eta Kontsumobideko zuzendari Ana Sánchezegaz batera. Sari honeek Euskadirentzat estrategikoak diran esparru horreei lotutako profesionalen, enpresen eta erakundeen ibilbidea, konpromisoa eta jardunbide egokiak autortzen dabez.
Arabako Gorbeialdea Kuadrillak alkartegaz batera irabazi eban Gorbeialdea LGEak sari hau.