Igorren Udalak programatuta egoazan sua eta osteko suzirien jaurtiketea bertan behera ixtea erabaki dau. Areatzan Haritik tiraka antzezlana abuztura atzeratu dabe eta jateko sardinak 21:00etan izango dira 20:00etan barik. Artean be bakarrik sardinadea egingo dabe plazan 20:00etan eta Ubiden sua bertan behera izteaz aparte, ordubete atzeratu dabez ospatuko diran olinpiadak. Amaituteko, Dima eta Arantzazun egitarau osoa bertan behera itxi dabe Udalek.