"Zapoak eta sugeak erre, artoak eta gariak gorde" suaren inguruan kantetako gaua izango da bagilaren 23koa Arratia, Ubide eta Zeberion. Denpora "paganoetan" udako solstizioa ospatuteko gaua zan eta kristautasunaren etorrereagaz, San Joan Bautistaren jaiotzea zan ospakizunerako arrazoia. Halanda be, beste tradizino askogaz pasau dan moduan, paganismoa eta kristautasuna nahastuta manteniduten dauz gaur tradizino honek Euskal Herrian. Holan, herritarrakaz batera kantau, jan eta suaren inguruan jantza egiteko gaua izango da bagilaren 23ko gaua inguruko herrietan.
Halanda be, bizi dogun bero-olatuagaz, Eusko Jaurlaritzak ez dau suak egiterako orduan restrikzinoak ipinteko aukerea baztertuten.
Arantzazu
18:00etan, sua prestatu.
20:00etan, sardina-jana.
22:00etan sua izetu.
Areatza
19:00etan, Bitsa konpainiaren Haritik tiraka kaleko antzezlana plazan.
20:00etan sardina-jana Zubizarran.
Gero, San Juan sua.
Artea
20:00etan, sardina-jana eta sua. Santamañen.
Bedia
21:30ean, Gauargi erromeria.
22:30ean, playback-ak.
23:00etan, Gauargi erromeria.
00:00etan, sua.
Dima
Iragarrita egon dana bertan behera itxi dabe.
Igorre
18:00etan, umeentzako jolasak Zaztaparrakaz eta arko tiro ikuskizuna.
19:00etan, sandina-jana eta Ardoa Barrura fanfarrea.
22:00etan, San Juan sua. Gero, suziriak. (BERTAN BEHERA)
Ubide
23:00etan, sua.
23:30ean, Harrobi Dantza Bertikala taldearen Geure(r)a ikuskizuna.
Zeanuri
(Plazea) 21:00etan, afaria; 22:00etan, sua.
(Altzua) 20:30ean, sardina-jana eta txokolatea. Gero, San Juan sua.