JAIAK

Bagilaren 21ean udako solstizioa ospatuko dabe Lemoa, Artea eta Zeanurin

Ager Barragan 2026ko ekainaren 19a

Hainbat herri eta auzoetan ospatuko ditue sanjuanak, baina lehenago udari ondoetorria emoteko, udako solstizia ospatuko dabe Artea, Zeanuri eta Lemoan.

Zeanuriko Altzua auzoan (bagilaren 21etik 24ra) sanjuanak ospatuko dira udako solstizioa -urteko egunik luzeena- ospatuteko suak biztuta. Lemoan eta Artean barriz, solstizioari egindako jai berezia ospatuko dabe bagilaren 21ean.

Bagilak 21, domekea

Altzuako sanjuanak
· 12:00etan, txupinazoa.
· 12:30ean, jantzari eta txistulariak.
· 14:00etan, auzo bazkaria.
· 18:00etan, bola-jokoa.

Lemoako solstizio jaia
· 19:00etan, asun pultserak.
· 19:30ean, umeentzako jolasak.
· Iluntzean: sua, musikea eta jantzak. 

Arteako solstizio jaia (Santamañen)
· 19:00etan meriendea (danon artean eroandakoa).
· 20:00etan sua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!