Atzo arrastian, 15:00ak aldera, Julen Zubero txirrindulari profesional ohi lemoaztarra Zeberioko kaminotik joian bizikleteagaz kotxe batek hau harrapau ebanean. Ezbeharra Orueko zerraren parean gertatu zan, ustez, auto gidariaren deskuidu bategaitik. Luis Zubero KASeko txirrindulariaren semea Gurutzetako ospitalera eroan eben jarraian, helikopteroz. Hainbat hedabidek informau ebenez, traumatismo ugari sufridu ebazan Zuberok, tartean buruhazurrean.
Lemoako txirrindulari ohiak 44 urte bete barri ditu eta Ciclos Zubero bizikleta negozio familiarraren jaubea da gaur egun. Luis Zubero bere aitaren bidea jarraituta, gazte-gaztetatik ibili da bizikleta gainean. Lehenengo ziklo-krosean nabarmendu zan eta gero, 2005 eta 2007 artea, profesionala izan zan Orbea taldeagaz. Txirrindularitza profesionala itxi ostean mendiko bizikletan aritu da, Titan Desert moduko lasterketetan parte-hartu eta etapak irabaziaz. Euskadiko BTT Openean, 2013an, podiuma eskuratu eban eta oindino be parte-hartzean dau proba ugaritan.