UGERLEKUAK

Badagoz zabalik Areatza eta Lemoako ugerlekuak

Ager Barragan 2026ko ekainaren 15a

Gero eta handiagoak diran udako beroaldiakaz, kanpoko ugerlekuek aukera ona eskaintzen dabe udaro. Gurean, Areatzan eta Lemoan baino ez dago horretarako aukerarik eta daborduko, zabalik dagoz ugerleku biak.

Areatzakoak bagilaren 13an zabaldu ziran eta egunero egongo dira zabalik urri lehenengoaren 13ra arte, 11:00etatik 20:00etara. Lemoan lehenago, bagilaren 8an zabaldu ziran eta egunero egongo dira zabalik 11:00etatik 19:30era, urri lehenengoaren 6ra arte. Horrezaz gainera, Arraibiko plazako ur-zirriztadak be badagoz erabilgai urri lehenengora arte, 09:00etatik 21:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!