IZEN-EMOTEA

Eingo taldeak zabalik dauka 2026-2027 ikasturterako matrikulazino epea

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 8a

Eingok zabalik dauka datorren ikasturterako matrikulazino epea. 7 urtetik gorako umeentzat trikitixea, panderoa, perkusinoa, plazako jantzak eta kantua ikasteko aukerea eskainiko dau, euskal musikea eta kultura tradizionalaren transmisinoa ardatz hartuta. Helduentzako musika eta terapia saioak be eskaintzen dabez.

Informazino gehiago jasoteko edo izena emoteko, Eingo taldeagaz hartu-emonetan ipini daiteke 679 417 353 telefono zenbakian. Taldearen egoitzea Igorren dago, Garbe kalean, eta matrikulazino epea hilea amaitu arte egongo da zabalik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!