Igoera fase honek garrantzi berezia dauka klubarentzat. Euskal Liga andrazkoen futbolaren egitura barruan maila esanguratsua da, eta bertan egoteak harrobiaren indarra eta azken urteotan egindako garapenaren emaitzak agerian itxiko leukez. Oindino gehiago, kontuan hartuta Andrazkoen Arratia A taldeak datorren denporaldian 2. RFEF mailan jokatuko dauala, klubaren andrazkoen egiturearentzat beste aurrerapausu handi bat izango litzateke B taldea be goragoko mailetan ikustea.
Lehenengo erronkea Araban izango dabe arratiarrek. Bagilaren 7an, arrastiko 17:00etan, Alegria taldearen kontra neurtuko dira Dulantzin. Astebete geroago, barriz, Intxaurdi gipuzkoarrak hartuko ditue etxean promozinoko bigarren jardunaldian.
Holango faseetan xehetasun txikiek be pisu handia izaten dabe, eta taldeak urte osoan erakutsitako sendotasuna, lehiakortasuna eta konfiantzea ezinbestekoak izango dira helburua lortzeako bidean.
Gainerako ligak amaituta, Arratiako futbolzaleen begiradea talde honengan ipinita egongo da datozan asteetan. Euskal Ligarako bidea ez da erraza izango, baina Arratia B-k irabazi dau aukera hau, eta oin, zelai gainean, amets hori errealidade bihurtzen ahaleginduko da. Autobusak urtengo dau arratiarrak animatzera gainera.