ANTZERKIA

Bederatzigarren Arratiako Haur Antzerki Topaketak Igorren

Ager Barragan 2026ko ekainaren 2a

Beste urte batez, bihar, hilak 3, eguenean, hilak 4, eta hilaren 8an, Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskoletako ikasleek ikasturtean zehar prestatutako antzezlanak jenteaurrean taularatuko ditue, Arratiako Haur Antzerki Topaketetan. 

Aurreko urteetan moduan, bederatzigarren edizino honetan Kurkuluxetan Kultur Elkarteko antzerki eskolako kideen laguntzea izan dabe antzezlan originalak sortu, entseguak egin eta taularatuteko.

Saioak bagilaren 3an, 4an eta 8an egingo dira Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan, 17:30etik aurrera. Lehenengo egunean, Arteako ikasleen Inazio erregea eta Lemoakoen Auzokideak antzezlanak egongo dira ikusgai; hurrengo egunean Igorreko eskolaumeen Harri zopa, Areatzakoen Piraten akademia eta Lemoakoen Zelako gaztelua

Bagilaren 8an barriz, Igorreko umeek Txinako harresia, Arteakoek Herri galdua eta Lemoakoek Koadro beltzaren lapurreta taularatuko dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!