BOLA JOKOA

Obak irabazi dau Arratiako Kormarkala Bola Txapelketea

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 1a

Maiatzaren 30eko goizean zan Artaunen Arratiako Komarkaleko Bola Txapelketako seigarren eta atzen jardunaldia eta aurreko aste bietan lez Obak irabazi eban. Ostean, San Kristobaleko txokoan bazkaldu eben tiralariek.

Obak 671 puntu lortu ebazan; Zeanurik 667; hirugarren Lemoa sailkatu zan 476 puntugaz; laugarren, Elorriaga 623gaz eta bosgarren postuan bardinduta Bargondia eta San Kristobal 567 puntugaz.
  
Sailkapen orokorra:

1. Oba                3.472
2. Zeanuri           3.343
3. Lemoa            3.288
4. Elorriaga         3.217                                                                                                                       5. Bargondia       3.162
6. San Kristobal  3.001

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!