AMB

Areatza Musik and Beer jaialdiaren lehenengo eguna

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 28a

Gaur, hilak 28, gastronomia saio bat egingo da Dimako Garena jatetxean eta bihar eta etzi, hau da, hilak 29 eta 30, izango da musika eta garagardaoa buztartuten dauzan jaialdia Areatzan.

Musikea bakarrik ez, gastronomia eta garagardaoa be izango dira protagonistak AMB jaialdian eta atzen urtean legez, Basque Beer Euskal Garagardoaren Elkartean batzean diran ekoizleen hainbat garagardao dastatzeko aukerea egongo da. Aitatu moduan gastronomiak be garrantzia berezia dauka jaialdi honetan: gaur, hilak 28, 19:00etan, aurten bigarrenez, Garena jatetxean lau garagardao artisauren eta lau mokaduren maridajea egingo da zuzeneko musikeak lagunduta, aurten Sergi Estellaren eskutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!