BOLA JOKOA

Oba garaile be Komarkaleko bosgarren tiraldian

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 25a

Maiatzaren 23an jokatu zan Elorriagan Arratiako Komarkaleko Bola Txapelketako bosgarren jardunaldia eta aurreko astean lez Obak irabazi eban.

Obak 575 puntu lortu ebazan; Lemoak, 477; hirugarren San Kristobal sailkatu zan 476 puntugaz; laugarren, Bargondia 459gaz; bosgarren, Zeanuri 459gaz eta seigarren Elorriaga 433gaz.
  
 Sailkapen orokorra, bost jardunaldiren ostean, holan dago:
 1. Oba                    2.801
 2. Zeanuri              2.676
 3. Lemoa               2.640
 4. Bargondia          2.595
 5. Elorriaga            2.594
 6. San Kristobal    2.434
  
Komarkaleko seigarren eta atzen tiraldia Artaunen jokatuko da maiatzaren 30ean, arrastiko 16:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!