AEK

Arratiako Mintzodromoaren saio bi

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 21a

Arratiako Berbalagun taldeak, AEKren ekimenez euskaldun zahar eta barriak batuz euskerea praktikan ipintea helburu dauan egitasmoak, Arratiako Mintzodromoaren zita berezi bi antolatu ditu gaur, hilak 21, Lemoa eta Igorren.

Lehenengoa Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da 17:30etik 18:30era eta bigarren saioa barriz, Igorreko Kubulu euskaltegian egingo dabe 18:30etik 19:30era. Euskera ikasi eta praktikau gura dauan edonorentzat zuzendutako saioak dira eta ez da beharrezkoa aurretik izena emotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!