Eskualdeari jagokonez, daturik esanguratsuena Areatzak lortu dau. Bizkaiko udalerrien arteko sailkapen ofizialean bederatzigarren postuan amaitu dau, 312.218,18 puntugaz, eta modu horretan Top 10ean sartzea lortu dau. Sailkapeneko lehen postuetan Laukiz, Loiu eta Karrantza Harana geratu dira.
Parte-hartzaileen rankingean be presentzia polita izan dabe Arratiako herriek. Areatzak 66 parte-hartzaile batu ditu, Lemoak 46 eta Igorrek, barriz, 18 parte-hartzaile izan ditu.
Antolatzaileek azpimarratu dabenez, rankin hori informatiboa baino ez da, herri bakotxean izandako mobimentua eta parte-hartzea neurtzeko. Sailkapen ofizialean puntu gehien batu dituen udalerriak baino ez dira saritzen.
Kirolur egitasmoak, gainera, ez dau etenik izango. Udako Erronkea bagilaren 15ean hasiko da eta garagarrilaren 15era arte iraungo dau. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, kilometro-kontagailuak barriro zerora bueltatuko dira, baina udabarriko erronkan izena emondakoek ez dabe barriro erregistratu beharrik izango; oin arte moduan jarduerak aplikazinoan sartzean segidutea nahikoa izango da.