LOTERIA

143 salaketa Arratiko Zekorrak Rugby Taldearen kontra

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 19a

Argazkia: Efe agentzia

Pasau dan barikuan Ertzaintzak taldeko presidentea atxilotu eban eta “Ustezko iruzur eta administrazino desleial delitua” egotzita epailearen aurrean deklarau ostean, hurrengo egunean aske geratu zan.

Ertzaintzak BEGITUn onartu dauanez, oin arte 143 salaketa ipini dira eta danak sartu dira atestau berean, “iruzur eta administrazino desleial” posible moduan ikertuko dana. Honen ondorioz, aprilaren 15 eguerdian Unai Zuluaga klubeko presidentea atxilotu eban Ertzaintzak eta epailearen aurretik pasau ostean geratu zan aske behin-behinean hurrengo egunean.

BEGITU Zuluaga presidenteagaz harremanetan ipini zan pasau dan astean baina honek erantzun eban, abogaduen gomendioz, ez ebala adierazpenik egingo. Epaileak ebatzi beharko dau zer egingo dan baina aukeren artean dago, taldeko arduradunek -alkarteko lehendakariak, idazkariak eta diruzainak- erantzukizun penala izan badabe zorrari euren oingo zein etorkizuneko ondasunakaz aurre egin behar izatea. Gainera, iruzur-delituak sei urterainoko kartzela zigorra ekar daike. 

Halanda be, Antonio Gomez Gallardok (Villamaninen Loteriaren kasuko abogaduak) uste dau, “ardurabakokeria” kasu bat dala eta ez iruzur-delitua: “Hori zuzendaritzeak diruagaz iges egingo baeban izango litzateke”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!