Finalean hainbat bertsolari gaztek hartu eben parte, eta ikusleen erabakiz, Suhar Gesalagak eta Eli Zalduak jantzi eben txapela. Bestalde, Azkoitiako Gaztetxeko asanbladeak emondako saria Haira Aizpuruak eta Ander Sarriugartek jaso eben.
Atzenik, antolakuntzeak ebatzita, Aitor Tatiegik eta Iradi Barrenetxea arteaztarrak bertso afari bat izango dabe sari modura.
Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren helburua gaztetxeak eta bertsolaritzea alkartzea da, gazteen artean bertsoa sustatuz eta herriz herri giro parte-hartzailea sortuz. Azkoitiko finalak erakutsi eban gaztetxeek eta bertsolaritzeak lotura bizia eta indartsua manteniduten dabela.