BOLA-JOKOA

Obak irabazi eban Arratiako Komarkaleko laugarren tiraldia eta lider da sailkapen nagusian puntu bakarreko aldeagaz

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 16an jokatu zan Oban Arratiako Komarkaleko Bola Txapelketako laugarren jardunaldia eta etxekoek irabazi eben.

Obak 649 puntu lortu ebazan; Zeanurik, 616; hirugarren Elorriaga sailkatu zan 598 puntugaz; laugarren, Bargondia 592gaz; bosgarren, Lemoa 554gaz eta seigarren San Kristobal 542gaz.
 
Sailkapen orokorra, lau jardunaldi ostean, holan dago:
1. Oba                        2.226
2. Zeanuri                  2.225
3. Lemoa                   2.163
4. Elorriaga               2.161
5. Bargondia             2.144
6. San Kristobal       1.958
 
Komarkaleko bosgarren tiraldia Elorriagan jokatuko da maiatzaren 23an, arrastiko 16:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!