Ertzaintzak jakinarazo dauanez, eguerdian Arratiko Zekorrak taldeko presidentea -Unai Zuluaga- atxilotu dau "ustezko iruzur eta administrazino desleialeko delitua egotzita". Atxiloketea Gabonetako Loteriaren hirugarren saria kobrau ez dabela-ta, 137 lagunek ipinitako salaketen ostean dator. Ertzaintzak adierazo dauanez, aldez aurretik eskatu jakon Durangoko komisaldegira joateko.
Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak eukazan dezimoek babestutako baino partizipazino gehiago saldu ebazan. Notizia argitara urtetean, Unai Zuluaga presidenteak onartu be “akats bat” zala-ta 225 partizipazino gehiago saldu zirala eta dirua amaituterakoan konturatu zirala. Oin, badakigu gitxienez 286 gehiago izan zirala, hau da, 2.860.000 euro. Ertzaintzak BEGITUn onartu dauanez, oin arte 137 salaketa ipini dira eta danak sartu dira atestar berean, iruzur-delitu posible moduan ikertuko dana.