MENDIA

Emakumeak Gailurretan 2026

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 15a

Argazkia: Gorbeia Suzien

Bihar, hilak 16, eguerdiko 12:00etan egingo da Bizkaiko Mendizale Federazioak bultzatutako Emakumeak Gailurretan ekimena, non milaka emakume Bizkaiko gailurretara igongo diran.

Ekimen honek, Bizkaia Europako Kirol Eskualdea 2026 izendapenaren testuinguruan sartuten dana, aurreikuspen guztiak gaindituz, ekimenak ja 1.500 inskribatu baino gehiago bildu dauz. Gurean, Lamino Kirol Klubak, Austarri Mendi Taldeak eta Ganzabal Mendi Taldeak antolatu dabez urtekerak.

Areatzako Lamino klubak, Upo, Ilunbe edo Urrekoatxako gailurretara joateko aukerea emon dau, Lemoako Ganzabalek Lemoatxa edo Santiagozarreko gailurretara eta Zeberioko Austarri taldeak aukera bakarra emon dau, Mandoiako gailurra. Bizkaiko Mendizale Federazioko antolatzaileek adierazo dabenez, ekimen honen helburua mandietan andrazkoen presentzia handitutea da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!