TURISMOA

Gorbeia ¡HOLA! viajes aldizkariko sarietako finalista

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 15a

“¡HOLA! Viajes” aldizkariak “30 BEST of the BEST” sarietarako munduko helmugarik onenetarikoen artean kokatu dau Gorbeiako Parke Naturala.

Aldizkariaren 30. urteurrena dala-ta, “¡HOLA! Viajes”-ek munduko 30 helmuga turistiko onenen zerrenda egin dau eta nazioarteko zerrenda horretan, Euskadiren presentzia bi izenetara mugatu dabe: Gorbeia eta Gipuzkoa. Gorbeia Euskadi-tik adierazo daben moduan Gorbeia da Euskal Herriko naturaren eta autentikotasunaren turismoko erreferente bakarra lehiaketan eta “mugarri historikoa” da Gorbeiako Parke Naturala hainbeste fama daukan aldizkari baten, munduko potentzia turistikoen kontra lehiatuten egotea.

Zerrendako irabazlea nor dan jakiteko astebete bakarrik falta da eta Gorbeia Euskadi-tik adierazo dabenez, “Bihotz berdeak” herritar guztien babesa behar dau nazinoarteko ranking esklusibo honetan “Helmuga Emergente” izateko. Bozkaketan parte hartzeako egin klik hurrengo estekan: https://www.gorbeiaeuskadi.com/eu/hola-viajes-best-of-the-best . Maiatzaren 20ra arte dago zabalik parte hartzeako epea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!