JAIAK

Jaietako Kartel Lehiaketak Artean eta Lemoan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 14a

Udako jaiak gero eta hurrago dagoz eta Arratiako hainbat herritan, Jaietako Kartel Lehiaketak ipini dira martxan. Igorre eta Bediako lehiaketen ostean, Artea eta Lemoako jaietako iruditegiak osotuteko prozesuak zabaldu dira.

Garagarrilaren 29tik abuztuaren 2ra ospatuko dira Lemoako jaiak eta Jai Batzordeak ipini dau martxan Kartel Lehiaketea. Eskuz zein digitalki egindako lanak hartuko dira baina A4 formatuan eta orientazino bertikalean egon behar dira, “Lemoako jaiak 2026” esaldiagaz. “Ez da zertan profesionala izan, ausartzea da kontua!”, animau dabe Udaletik parte hartzera. Proposamenak, sinadura barik, udaletxean aurkeztu beharko dira astebarruan 08:00etatik 14:00etara, gehienez be, maiatzaren 29ra arte.

Beranduago, urri lehenengoaren 3tik 7ra ospatuko dira Arteako jaiak eta iruditegia osotuteko, Jai Batzordeak Kartel Lehiaketea antolatu dau. Baldintzak hamasei urtetik gorakoa izatea, A4 neurrian eskuz zein digitalki egitea eta “Arteako jaiak 2026” ipintea dira. Kartelak udaletxean aurkeztu daitekez bagilaren 3ra arte; aurkeztuterakoan eskatuko dira datuak. Bagilaren 19an, arrastiz egingo da bozkaketa irekia eta saria “otzara eder bat” izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!