FUTBOLA

Andrazkoen futbol topaketak antolatu dauz CD Arratiak

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 13a

CD Arratiak andrazkoen futbol topaketak antolatu dauz maiatzaren 17an eta 31n Igorreko Urbieta futbol zelaian. Ekimena 2011 eta 2021 urteen artean jaiotako neskei zuzenduta dago, eta saioak 12:00etatik 13:00etara izango dira.

Topaketen helburua futbola modu teoriko-praktikoan ezetutea eta kirolaz gozatzea izango da. Horrezaz gainera, parte-hartzaileek Urbietako instalazinoak ikusi eta Arratia futbol taldearen proiektua gertutik ezetuteko aukerea izango dabe.

Antolatzaileek futbola gustuko daben neska guztiei parte hartzeako deia egin deutsee. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, interesdunek cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi edo 747 452 538 eta 94 631 57 04 telefono zenbakietara deitu leikie.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!