BOLA JOKOA

Obak irabazi eban Komarkaleko hirugarren tiraldia

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 12a

Komarkaleko hirugarren tiraldia Bargondian jokatu zan pasau dan zapatuan eta Obak irabazi eban 503 puntu lortuta.

Bigarren Elorriagak egin eban 498 puntugaz; hirugarren postuan bardinketea emon zan Zeanuri eta San Kristobalen artean 495egaz; bosgarren, Bargondia izan zan 487 puntugaz eta seigarren Lemoa 480gaz.

Sailkapen orokorra, hiru jardunaldiren ostean, holan dago:

1- Zeanuri  1.644
2- Lemoa  1.539
3- Elorriaga  1.533
4- Bargondia  1.528
5- Oba   1.526
6- San Kristobal  1.514

Laugarren tiraldia Oban jokatuko da maiatzaren 16an, zapatua, arrastiko 16:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!