GIZARTEA

132 salaketa eta partizipazino gehiago Gabonetako Loteriako prozesuan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 11

Argazkia: Deia.eus // Oscar Gonzalez

Kaltetutako personek, izan behar ziranak baino 286 partizipazino gehiago saldu zirala kalkulau dabe, hau da, lehenengotan pentsetan ziranak baino 61 papeleta gehiago eta honek zor dan diru moltsoa 2.745.600 milioi eurora igoten dau.

Ertzaintzak gaur bertan konfirmau deutso BEGITUri Arratiko Zekorrak Rugby Taldearen kontrako salaketak 132ra igon dirala atzen egunetan. Horreek guztiak atestau berean ikertzen dabiz, Segurtasun Sailak jakinarazo dauanez, iruzur delitu bat egin ote daben argitzeko. 

BEGITU Unai Zuluaga Arratiko Zekorren presidenteagaz kontaktuan ipini da baina, abogaduen gomendioz, prozesu judiziala dala-ta, ez dau adierazpenik egin.

Beste alde batetik, komunikadu instituzional batean, Olatz Urkiza buru daukan Udalak adierazo eban "biziki" sentiduten dauala herriko errugbi klubari lotutako loteriaren sariak ez ordainduteagaitik kaltetuek bizi daben egoerea eta gai hau ahalik eta arinen argitu eta konpondu ahal izatea espero dabela.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!