FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Bk igoera promozinoa jokatuko dau eta Lemoako Harrobi igoteko pausu batera

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 11

Andrazkoen Arratia Bk bana bardindu eban ligako atzen partidua eta bigarren amaitu dau, igoera promozinoa jokatutea ahalbidetzen dauan postuan. Lemoako Harrobik ostera garaipen sano garrantzitsua lortu eban; Lemoako taldeak igoerea dauka jokoan eta partidu biren faltan lau puntu ateraten deutsaz hirugarrenari.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Bizkerre C taldearen kontra eta bana bardindu eban. Kanpotarrak aurreratu ziran markagailuan 37. minutuan baina Irati Aginagak atsedenaldira heltzeako minutu biren faltan bardinketea lortu eban. Ligea amaituta, oin Euskal Ligara igoteko promozinoa jokatuko dau Arratia Bk aste batzuk barru. Partiduan, Arratia A taldeagaz jokatzen ebilela lesino larri bat dala-ta hilebeteak jokatu barik egon dan Paule Monrealek minutu gitxi batzuk jokatzeko aukerea euki eban, Arratia eta Bizkerreko jokalariek, baita epaileak be pasilloa egin eutsien futbol zelaira sartu zanean. Arratia A taldeko hainbat jokalari be babesa adierazoten izan ziran partiduan.
 
Garaipen garrantzitsua lortu eban Lemoako Harrobik zapatuan Arlonagusian Etxebarri A taldearen kontra 3 eta 1 irabazita. Atsedenaldira husna heldu baziran be bigarren zatian Lemoakoek 3 gol sartuta garaipena lortu eben. 32 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko jardunaldi biren faltan bigarren postuan dago 69 puntugaz, hirugarren sailkatua dan Lekeitio A lau puntura dauka. Datorren jardunaldian matematikoki igoteko aukerak daukaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Montefuerte A taldearen kontra hilaren 16an, 17:30ean.
 
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ugeraga A taldearen kontra eta 5-3 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean 48 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Ligea amaituteko partidu biren faltan Arratiak ez dauka ezer jokoan. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Mungia A taldearen kontra hilaren 16an, 17:15ean.
 
Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Ermua A taldearen kontra eta 2-3 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko partidu biren faltan hamaseigarren postuan dago Arratia B 28 puntugaz eta ez dauka ezer jokoan. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra hilaren 16an, 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!