BOLA JOKOA

Arratiako Komarkaleko Bola Txapelketea aurrera doa

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 8a

Komarkaleko hirugarren tiraldia Bargondian jokatuko da maiatzaren 9an, zapatua, arrastiko 16:30etik aurrera. Hasikera baten Oban zan jokatzekoa, baina aldaketea egin dabe.

Aprilaren 25ean jokatu zan Aroztegietan Arratiako Komarkaleko Bola Txapelketako bigarren jardunaldia. Bardinketea emon zan lehen postuan, Bargondiak eta Zeanurik puntu bardinak lortuta: 610. Hirugarren San Kristobal izan zan 579 puntugaz; laugarren Oba, 537gaz; bosgarren Lemoa, 534 puntugaz; eta seigarren Elorriaga, 520gaz.

Sailkapen orokorra, jardunaldi biren ostean, holan dago:
1- Zeanuri   1.149
2- Lemoa    1.059
3- Bargondia  1.041
4- Elorriaga  1.035
5- Oba    1.023
6- San Kristobal  1.019

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!