11:30ean hasiko da eguna ibilbide familiarragaz, eskolatik Potxingora eta handik Ausmendira, 3,5 kilometro inguruko ibilbidea eginaz. Antolatzaileek adierazo dabenez, ezin da karroakaz egin.
13:30ean herri kirolak egingo dira familiek eta ikasleek parte hartuta, eta haur txokoa be egongo da. Aldi berean, pintxo mahaia jarriko dabe Batxilergoko ikasleek, ikasbidaiarako dirua batzeako.
14:30ean bazkaria izango da eskolan. Bazkarirako txartellak aurrez erosi behar dira: umeek 6 euro ordaindu beharko dabe eta nagusiek 10 euro. Txartelok maiatzaren 6ra bitartean egongo dira salgai hainbat tabernatan: Lemoan jubiladuetako tabernan eta Atxetan; Igorren Gau Lora tabernan; Diman Axlor tabernan; Artean Herriko Bentan; Areatzan Hagina eta Aldamin tabernetan; eta Zeanurin Sagarnan eta jubiladuetan.
Arrastian, 16:00etan Aingeru Showa izango da, eta 16:30ean musika ekitaldia. Topaketeari 18:00etan emongo jako amaierea.