BERTSOLARITZEA

Iradi Barrenetxeak Bizkaiko Eskolarteko finalean kantauko dau

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 7a

2025eko txapelketako argazkia

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako laugarren eta azken kanporaketea jokatu zan atzo, maiatzak 6, Igorren, Lasarte Aretoan. Guztira hamar gazte igon ziran oholtzara, eta saioan puntu gehien batu ebazan bertsolaria Naroa Iturrioz zornotzarra izan zan.

Holan, zuzenean sailkatu da maiatzaren 30ean Aulestin jokatuko dan finalera. Kanporaketeak atal bi izan zituan, eta bigarren fasera Ekain Menika arantzazuarra, Ekhi Barandiaran, Naroa Iturrioz eta Peru Cristobal pasau ziran. Atzenean, Iturriozek lortu eban epaimahaiko puntuazino onena.
 
Gai-emoile lanetan Ander Aldazabal ibili zan. Epaimahaia Ander Arrienek, Arkaitz Estiballesek eta Juanjo Respaldizak osotu eben; idazkari lanetan, barriz, Igor Menika ibili zan.
 
Lau kanporaketen ostean, ebatzita geratu da Bizkaiko Eskolarteko finaleko zortzikotea. Finalean kantauko daben bertsolariak honeek izango dira: Amaiur Betanzos, Eider Fernandez, Helene Yerga, Iradi Barrenetxea arteaztarra -Durangon jokatu zan bigarren kanporaketea irabazi eban-, Izaro Pagalday, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
 
Ekhi Zuluaga igorreztarrak Bilbon jokatutako lehen kanporaketan kantau eban eta lehen lau sailkatuen artean gelditu zan arren ez dau finalera heltzea lortu.
 
Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan hasiko da eskolarteko nagusien idatzizko finalagaz, eta 11:30ean ekingo deutsie bat-bateko finalari.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!