MUSIKEA

Izen-emotea zabalik Arratiako Musika Eskolan

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 6a

Arratiako Musika Eskoleak zabaldu dau datorren ikasturtera begirako matrikulazinoa. Eskaintza zabala eskaintzen dau klase desbardinetan, berbarako musikearen hastapena, musika-hizkuntzea, kantua, instrumentu ugari eta musika taldeetan parte hartzeako aukerea. Holan, lau urtetik gorakoak zein helduak animau gura dabez izena emotera.

Izena hilean zehar emon ahal da, https://interklabe.com/arratiakomusikaeskola/ webgunean. Zalantzarik izan ezkero, 94 631 73 52 telefonora deitu daiteke, astelehen eta eguaztenetan 10:00etatik 13:00etara eta martitzen eta eguenetan 12:00etatik 15:00etara.

AMEk hiru klase mota emoten ditu. 4-7 urte bitartekoentzako, musikea jolasen bitartez ezetuteko klaseak emoten dira, belarria eta erritmoa esperimentazino libre eta presino barik garatuteko. Zortzi urtetik aurrerako umeentzako barriz, ikasketea osotuagoa da, musika-hizkuntzea eta instrumentuak buztartuaz; teknikea bakarrik ez, alderdi soziala be lantzean da herrietako konboetan, abesbatzan eta Gorbeia Ensemble taldean. Heldu hasibarrientzako barriz, teoria apurka ikasten da, instrumentua jo bitartean eta Itxina Ensemble edo pandero taldeetan parte hartzeako aukerea dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!