LOTERIA

Arratiko Zekorrak rugby taldeak 225 partizipazino gehiago saldu ebazala aitortu dau

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 6a

Argazkia: Deia.eus // Markel Fernandez

Gabonetako Loteriak  poztasuna ekarri eban Arratiara, Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak saldutako 90.693 zenbakiak 15 milioi euro banandu ebazalako. Errugbi taldeko zuzendaritzeak gaur onartu dau, Euskadi Irratian, ziranak baino 225 partizino gehiago saldu ebazala.

80 personatik gorak salatu dabe ez dabela euren dirua jaso eta behar dana egingo dabela jagokien dirua kobretako. EITBk informau dauanez, daborduko 21 dira Ertzaintzan salaketea ipini daben kaltetuak. Kaltetuetako batek BEGITUn hurrengoa adierazo dau: “Guk ez daukagu ezeren errurik eta taldeak bideratu beharko dauz, danok gure dirua kobretako, egin beharreko gestinoak. Halanda be, nire partetik, nirea danagaitik parau barik burrukatuko dot”. 

Errugbi taldeko zuzendaritzeak kaltetuetako batzueri jakinarazo deutsen bersinoa da, zozketearen aurreko asteetan 1.425 partizipazino ipini zirala salgai 25 unidadeko 57 takotan eta oin egindako zenbaketeak egiaztatu dauala 225 partizipazino egoazala soberan eta 2,2 milioi euro gehiago ordaindu behar dirala. Taldeko zuzendaritzatik adierazo dabe egoerea zelan bideratu aztertuten dabizala ahalik eta arinen soluzino bat topetako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!