Andrazkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban etxetik kanpo Etxebarri A taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Ligea amaituteko jardunaldi baten faltan Arratia Bk bigarren postuan amaituko dau eta Euskal Ligara igoteko promozinoa jokatutuko dau. Ligako atzen partidua Urbietan jokatuko dau Bizkerre C taldearen kontra hilaren 9an, 17:10ean.
Gizonezkoen Arratia A taldeak eguenean, aprilak 30, jokatu eban Urbietan Begoña A taldearen kontra eta bina bardindu eban. Ligea amaituteko hiru partiduren faltan 48 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago, igoteko aukerea emoten dauan hirugarren postutik 4 puntura. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ugeraga A taldearen kontra maiatzaren 9an, 16:00etan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ezkurdi A taldearen kontra eta husna bardindu eban. Ligea amaituteko hiru partiduren faltan 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ermua A taldearen kontra hilaren 9an, 19:30ean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik maiatzaren 1ean jokatu eban líder dan Umore Ona A taldearen kontra eta husna bardindu eban. Ligea amaituteko hiru partiduren faltan 66 puntu ditu Lemoako taldeak eta bigarren postuan dago, igoteko postuan, eta puntu 2 ateraten deutsaz hirugarrenari. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra, hilaren 9an, 18:00etan. Bestalde, Kadete A taldeak Lehentasunezko Mailara igoera lortu dau.