FUTBOLA

Gizonezkoen Gazte Mailako Arratia A taldea kategoriaz igoteko pausu bakarrera

Erredakzinoa 2026ko apirilaren 28a

Nazional Mailan dagoan Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Zarautz KE taldearen kontra ligako partidua etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban.

Oroitz Villenak sartu eban gola hamabosgarren minutuan. Villenak 29 gol sartu ditu oin arte denporaldian, ia partiduko goleko media aterata. Garaipen horregaz mailaz igoteko puntu bat gehiago lortuta nahikoa izan ahal da eta Ohorezko Nazional Ligara igongo leuke. 

Sailkapenean hirugarren postuan dago 31 jardunaldiren ostean eta 55 puntu ditu. Lehen postuan Athletic Club B eta Deportivo Alaves B ditu baina ezin dabe kategoriaz igon, talde filialak kategoria bat gorago daukiezalako. Hiru partidu falta jakiez ligea amaituteko, datorrena maiatzaren 2an jokatuko dabe etxetik kanpo Tolosa taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.

Taldeak Nazional Mailara igotea lortu eban joandako denporaldian. Hirugarren urtea jarraian izan zan arratiarrek mailaz igotea lortu ebena, oin laugarrenez igoteko aukera argia daukie. Sano gatxa da pentsetea inguruetan holango beste kasurik egongo danik, gainera jokalari gehien-gehienak arratiarrak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!