Pasau dan zapatuan jokatutako jardunaldian bardinketea emon zan lehen postuan, Bargondiak eta Zeanurik puntu bardinak lortuta, 610. Hirugarren San Kristobal izan zan 579 puntugaz; laugarren Oba 537gaz; bosagrren Lemoa 534 puntugaz eta seigarren Elorriaga 520gaz.
Sailkapen orokorra holan dago jardunaldi biren ostean:
1-. Zeanuri 1.149
2-. Lemoa 1.059
3-. Bargondia 1.041
4-. Elorriaga 1.035
5-. Oba 1.023
6-. San Kristobal 1.019
Komarkaleko hirugarren tiraldia Bargondian jokatuko da maiatzaren 9an arrastiko 16:30etik aurrera. Hasikera baten Oban zan jokatzekoa baina aldaketea egin dabe.