Izen-emotea maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik, eta interesa daukienek modu bitan egin ahal izango dabe: klubeko bulegora hurbilduta edo https://labur.eus/arratia26 estekaren bidez.
Klubeko bulegoa astean zehar zabalik dago ordutegi honetan:
· Astelehena eta martitzena: 10:00–12:00
· Eguaztena: 16:00–18:00
· Eguena: 18:00–19:00
· Barikua: 16:00–18:00
Adin guztietarako taldeak osotuko dira, txikienetatik hasita jubeniletaraino. Holan, futbol eskolatik (2019–2021 jaiotakoak) hasi eta jubeniletara (2008–2010) arteko gazteek izango dabe euren lekua klubean, bakotxaren adin eta mailara egokitutako taldeetan.
Arratia futbol taldekoek gogorarazo dabe futbola kirola baino askoz gehiago dala: balioak lantzeko espazioa, lagunak egiteko aukera eta herriko bizitza soziala indartzeko tresna garrantzitsua. Urtez urte, klubak gazteen garapen pertsonala eta kirolzaletasuna uztartzen jarraitzen dau.
Informazino gehiago behar izan ezkero, interesa daukanak cdarratia@cdarratia.com helbidera idatzi edo 747 452 538 eta 94 631 57 04 telefonoetara deitu leike.