Aitorpena momentu esanguratsuan heldu da, Gorbeiak “FIJET España 2026 Saria” jaso daualako. Turismo arloko nazinoarteko erreferente batek egindako aitortzak indartu egiten dau atzen urteotan egindako lana: “hazkunde pausatu, orekatu eta zuztarrei sakon lotutako baten aldeko apustua”.
Gorbeia “ez da helmuga hutsa; ekosistema bizia da”, eta bertan natura eta tradizinoa batera doaz. Turismo eskaintza iraunkortasunean eta konserbazinoan oinarritzen da, eta bisitariek aukera daukie “ondarearen eta paisaiaren interpretazinoaren bidez” esperientziak biziteko, hegaztien behaketa etikotik hasi eta bisita gidatuetara edo tokiko produktuen inguruko ekimenetara arte.
Gorbeiako Turismo Taldeko kideen berbetan, “finalista izatea albiste bikaina da Gorbeiarentzat, gure ingurunea zaintzeko eta turismo-eredu arduratsu baten alde egiteko egindako ahalegin partekatuaren aintzatespena” dalako.
Oin, hurrengo pausua herritarren babesa lortzea da. Bozketa maiatzaren 20ra arte egongo da zabalik, eta parte hartzera deitu dabe. Gainera, botoa emoten dabenen artean sariak zozketatuko dira, besteak beste Madrilen lujuzko egonaldi bat eta esperientzia gastronomikoak, www.gorbeiaeuskadi.com/eu/hola-viajes-best-of-the-best estekan emon behar da botoa.
Gorbeiaren hautagaitzak erakusten dau posible dala turismoa beste modu batera ulertzea: “benetakoaganako benetako konpromisoa” oinarri hartuta eta lurraldeagaz orekan. Oin, erronka hori saritu edo ez, herritarren esku dago.