TOPAKETAK

6. mailako ikasleen topaketak antolatu dauz Arratiako Guraso Elkarteak

Ager Barragan 2026ko apirilaren 21a

Institutura saltu egin aurretik, Arratia eta Zeberioko ikasleak alkar ezetuteko ekimenak hiru data desbardin eukiko dauz -lehenengoa aprilaren 24an- eta Zaztaparrak Asti Taldeak dinamizauko dau.

Eskoletako guraso alkarteek Alkar Ezetuz hiru eguneko topaketea antolatu dabe, uda ostean DBH 1. mailako klasekideak izango diran gaztetxoak alkar ezetuten hasteko helburuagaz. Aprilaren 24an, maiatzaren 10ean eta 23an egingo dira bateratutako ekintzak eta izena https://labur.eus/nb5wud3d helbidean emon daiteke, egunez egun. 

Barikuan, hilak 24, 17:00etan izango da lehenengo hitzordua Igorreko institutuan. Bertan, lehenengo kontaktua egiteko ezagutza jolasak egingo ditue eta gero, Zaztaparrak Asti Taldekoek antolatutako ginkanea egingo dabe herritik. Bigarren hitzordua maiatzaren 10ean, domekea, egingo da; 10:00etan Igorreko institutuan alkartu eta oinez joango dira Dimaraino, bertan bazkalduteko aukereagaz. Atzen eguna maiatzaren 23a izango da, zapatua, eta egun osoko txangoa egingo da; 10:00etan Lemoan trena hartuta, Mundakako hondartzara joango dira parte hartzaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!