Izkander Barrenetxea eta Imanol Artabe Lemoa taldeko bikotea izan zan txapelduna 788 puntu eskuratuta; bigarren, Done Intxausti eta Iñaki Arrate izan ziran Elorriaga taldekoak 751 puntugaz eta hirugarren Jose Luis Arrizabalaga eta Salva Lopez, San Kristobal taldekoak, 562 puntugaz. Barrenetxea banakako txapelduna be bada.
Lemoako bolalekuan izan zan finala eta banakako txapelketan legez eta argi geratu da Arratian bola jokoak daukan zaletasuna.
Txapelketen egutegiak aurrera jarraituten dau eta banakako eta binakako txapelketen ostean Arratiako Komarkala Bola Txapelketako bigarren tiraldia izango da Aroztegietako bolalekuan hilaren 25ean, arrastiko 16:30etik aurrera. Holan dago sailkapena lehenengo jardunaldia baino ez danean jokatu. 1-. Lemoa A 595; 2-. Elorriaga 545; 3-. Oba 537; 4-. Zeanuri 504; 5-. Bargondia (Lemoa B) 455; 6-. San Kristobal 342.