MUSIKEA

Arratia eta Tarragonako musika ikasleak alkarlanean

Ager Barragan 2026ko apirilaren 17a

Aprilaren 19an Ailarak-Musiktopako lehenengo emonaldi irekia egingo dabe musikari gazteek euskal musika tresna tradizionalak erabilita.

Pasau dan urtean, Arratiako Musika Eskolako irakasle eta ikasleak Tarragonan egon ziran Escola Municipal de Música de Tarragonagaz antolatutako alkartrukean. Aurtengoan barriz, katalanak izango dira gurera etorriko diranak. Aprilaren 17tik 19ra egongo dira Tarragonako eta Arratiako musikari gazteak batera eta emonaldi bi eskainiko ditue.

Bihar, zapatua, kontzertu bateratua eskainiko dabe Igorreko Lasarte Aretoan, 18:30ean. Domekan ostera, 12:00etan, Ailarak-Musiktopa zentroan -lehenagoko Ekomuseoa- lehenengo emonaldi irekia egingo da. Eguzkilore kontzertuaren bigarren edizinoa izango da eta euskal musika tresna tradizionalak entzuteko aukerea egongo da: albokea, txistua, trikitixea, panderoa eta txalapartea. Doinuak lagunduteko, kantuak eta jantzak be egingo dabez, atzen honeek Gangorri Dantza Taldeko jantzarien eskutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!