Amaitu da Mendozan (Argentina) jokatu barri dan Esku Pelotako Nazinoarteko Konfederazinoaren Munduko Txapelketea eta euskal selekzinoa izan da domina gehien lortu dauzan taldea. Lau modalidade jokatu dira eta andrazko zein gizonezkoetan, gure selekzinoak danetan lortu ditu dominak: urrezko lau, zidarrezko hiru eta brontzezko bat.
Delegazino arratiar garrantzitsua izan dau euskal selekzinoak Mendozan, bai pelotarien zein talde teknikoaren aldetik. Amaia Aldai dimoztarra joko internazionala eta llargues modalidadeetan ibili da eta bietan irabazi ditu selekzinoak urrezko dominak. Arteako Mikel Beldarrain barriz, lau hormakoan (zidarra) eta onewall-ean (urrea) lehiatu da. Mikel Aurrekoetxea eta Lur Ziarrusta barriz, modalida guztietan ibili dira (urre bat, zidar bi eta brontze bat). Talde teknikoan gainera, Ibai Erauzkin Lemoakoa ibili da hautatzaile lez, onewall zein lau hormakoan (urre eta zidar bana).