Andrazkoen Arratia A taldeak aprilaren 12an jokatu eban Urbietan Bizkerre B taldearen kontra eta 2-1 irabazi eban. Lehen golak Itsaso Kumik sartu eban 22. minutuan eta Maialen Cocok bigarrena 26.enean, kanpokoek atsedenaldira orduko murriztu eben aldea markagailuan 2 eta 1ekoa sartuta. 20 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko partidu biren faltan Arratia lider da 43 puntugaz. Datorren partidua Alaves B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 19an, eguerdiko 12:30ean.
Beste taldeei jagokonoan gizonezkoen nagusien Arratiako hiru taldeek jokatu ebeza euren partiduak aprilaren 1ean, eguaztena, eta danek irabazi eben. Andrazkoen Arratia A eta B taldeek atsedena izan eben jardunaldi horretan.
Gizonezkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban Otxarkoaga A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago, igotea ahalbidetzen dauan hirugarren postutik 4 puntura. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Gatika taldearen kontra hilaren 19an, 16:00etan.
Gizonezkoen Arratia B taldeak be eguazten arrastian jokatu eban etxetik kanpo atzen postuan dagoan Iurretako A taldearen kontra eta 3-4 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratia Bk eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra hilaren 18an, 17:10ean.
Andrazkoen Arratia B taldeak atsedena izan dau atzen atseetan. Hirugarren postuan dago igoera promozinoa jokatzea ahalbidetzen dauan bigarrenarengandik puntu bakarrera baina partidu bat gitxiago jokatu dabe arratiarrek. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra hilaren 18-19ko astegoienean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak eguazten arrastian jokatu eban etxean Indartsu taldearen kontra eta 5-1 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 59 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bigarren postuan dago, igoera postuan. Hirugarren sailkatua lau puntura manteniduten dau. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Acero taldearen kontra hilaren 19an, 11:30ean.