PELOTEA

Pelotako Mundialaren hirugarren jardunaldia Mendozan

Ager Barragan 2026ko apirilaren 10a

Atzoko eguna egun erdiko jarduna izan zan, arrastia libre euki eben pelotariek Mendoza eta inguruak bisitetako eta deskantsu apur bat hartuteko. Euskal Selekzinoko andrak Manito/4 paredes modalidadean estrenau ziran eta gizonak barriz One Wall modalidadean. Beraz, barriro hutsetik abiatu zirala adierazo eben Euskal Selekzinokoek.

Andrazkoek Venezuela, Herbehereak eta Valentzia izan eben lehiakide eta hiru partiduak irabazi eben zailtasun handi barik, holan, zapatuan izango diran final-laurdenetarako txartela talde-buru moduan lortu dabe.

Gizonezkoek barriz, One Wall modalidadea hasi eta Txile, Colombia eta Argentina aurkari izan eben. Argentinak, taldeko talderik gogorrena izan zirala erakutsi eban kantxan. Lehen partidu biak erraz irabazi ebazan talde euskaldunak, baina hirugarrena, anfitrioien kontra, nahiz eta garaipena lortu gogorra eta parekatua izan zan atzen partidua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!