Atzoko jardunaldian batez be, nazinoarteko partiduak jokatu ziran bai andrazkoetan, baita gizonezkoetan be. 4 paredes/manito kategorian Euskal Selekzinoak 21-1 garaitu eban Ekuador. Nazinoarteko jokoan barriz, nahiz eta gizonek finalerdian Valentzia bigarrenez garaitu eta finalera heldu, ezin izan eben Italiaren kontra jokatutako finala irabazi eta 6-4 galdu ostean, Euskal Selekzinoak zidarrezko domina lortu eban.
Andrek Valentzia eta Txileren kontra jokatu ondoren finalerako pasea lortu eben. Herbeereak izan ziran gure pelotarien aurkariak eta hemen bai, 6-3 irabaztea eta urrea etxera ekartea lortu eben andra euskaldunek.
Gaur, hilak 9, txapelketearen hirugarren jardunaldia jokatuko dabe pelotariek.