LITERATUREA

Izena emon daiteke L&L 60+ taldearen irakurketa klubeko bigarren saiorako

Bea Azpiri 2026ko apirilaren 7a

Lesbiana eta Lesbianagaiak 60+ taldearen irakurketa klubak, Ana Garriga eta Carmen Urbitaren Instrucción de novicias liburua landuko dau online maiatzaren 7an, 18:30ean. Parte hartzeako whatsapp bat bialdu behar da 608 062 592 telefonora.

Liburuak egileen doktoretza tesietarako jasotako informazino eta ikerketetan oinarrituta, barroko sasoiko mojen bizitzen barri emoten dau; izan be, <<zeuri oin gertatzen jatzuna, beste baten bateri gertatu jakon XVI edo XVII mendean>>, Garrigak eta Urbitak euren Las hijas de Felipe podcast-ean esaten daben moduan, <<historia ez dalako kontau deutsuen bezain heterosexuala>> erakutsiz.

L&L 60+ irakurketa klubak, liburu lesbikoak landuten dauz. Lehenengo biak, Señoras que se empotraren hace mucho eta Instrucción de novicias liburuak hain zuzen be, lesbianen historia landuten daben dibulgazinoko liburuak dira, maila literario onekoak eta umore puntu bategaz.

Hurrengo liburua, klubean parte hartzean dabenek aukeratuko dabe.

L&L 60+
Lesbiana eta lesbianagaiak taldea, premina batetik sortu da. <<Ikusita jubiladuen
alkarteetako giroa oso heteroa dala eta LGTBIQ+ taldeak jente gazteari zuzenduta
dagozala, lesbiana zaharrontzako aisialdi edota militantziarako talde bat beharrezkoa
zala pentsau genduan>> azaldu deutso begituri taldearen sortzaileetako batek.

Taldeak momentuz martxan ipini dauan jarduerea, irakurketa kluba online da baina, jentea batu ezkero, asmoa txangoak, bidadiak, trekking-a, kirola eta beste aisialdi jarduerak egitea da, partaideek ebatzitakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!