Gizonezkoen Arratia A taldeak eguazten arrastian jokatu eban etxetik kanpo Otxarkoaga A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Arratia Ak eta laugarren postuan dago, igotea ahalbidetzen dauan hirugarren postutik 4 puntura. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Gatika taldearen kontra hilaren 18-19ko astegoienean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak be eguazten arrastian jokatu eban etxetik kanpo atzen postuan dagoan Iurretako A taldearen kontra eta 3-4 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 27 puntu ditu Arratia Bk eta hamabosgarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Zaldua A taldearen kontra hilaren 18-19ko astegoienean.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak eguazten arrastian jokatu eban etxean Indartsu taldearen kontra eta 5-1 irabazi eban. 28 jardunaldiren ostean 59 puntu ditu Lemoako Harrobik eta bigarren postuan dago, igoera postuan. Hirugarren sailkatua lau puntura manteniduten dau. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Acero taldearen kontra hilaren 18-19ko astegoienean.
Andrazkoen Arratia A eta B
Andrazkoen Arratia A eta B taldeek atsedena izan eben. Arratia A lidertzan dago eta datorren partidua Urbietan jokatuko dau Bizkerre B taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 17:45ean. Arratia B ostera hirugarren postuan dago igoera promozinoa jokatzea ahalbidetzen dauan bigarrenarengandik puntu bakarrera baina partidu bat gitxiago jokatu dabe arratiarrek. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe Ibaiondo Nerbioi A taldearen kontra hilaren 18-19ko astegoienean.