Eskaintzeak naturea eta ondare immateriala buztartzen ditu. Arratian bertan, EuskadiTrekek ibilbide gidatuak eskainiko ditu Zeanuri eta Artea arteko bideetan, baita Dima eta Igorre inguruko paisajeetan be, “ibiltea eta ulertzea” buztartuz. Diman bertan, Antzasti etxe-museoak euskal etxearen bilakaerea eta landa munduko bizimodua ezetuteko aukerea emoten dau.
Bestalde, inguruko esperientziek lehen sektorea eta tradizinoa hurbiltzen dabe: artzain edo erlezain egun batez izateko aukerak, gazta eta eztiaren inguruko esperientziakaz. Kulturari jagokonez, Oroko Santutegia edo Orozkoko alde zaharra bisitetako modukoak dira, naturearen eta historiaren arteko loturea agerian itxiz.
Joera barri moduan, zeramika gastronomikoko tailerrak edo artisau garagardaoen dastaketak be egongo dira. Abentura zaleentzat, zugatzetako ibilbideak edo bisita bereziak antolatu dira.
Plaza kopurua mugatua danez, aurrez erreserbetea gomendatzen da. Aste Santuan, Gorbeia eta Arratia lasai biziteko gonbitea da.